EKINTZAK

SUD’EAU 2-ren lan-plana 5 zeregin sortak osatzen dute. Hauek dira (GT):

  • GT1 – Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa: Proiektuaren koordinazio estrategikorako, finantzariorako eta teknikorako lanak. Europako hego-mendebaldeko eskualdeen arteko esperientziak trukatzeko ekintzak dira uraren ziklo integralari buruz; toki entitateen engaiamenduarekin eta herritarren parte-hartzearekin lotutako jarduerek garrantzi berezia dute.
  • GT2 – Tokiko eta eskualdeko metodologia eta tresna bateratuak ura eta ibaiak iraunkortasunez kudeatzeko Uraren eta ibaien kudeaketa integralen metodologiei jarraikitzen zaizkien Europako jardunbide onak (eskualdekoak eta tokikoak) identifikatu eta zabaltzea. Aukeratutako jardunbide onen kanpo-kontsultarako aplikazio bat sortzea.
  • GT3 – Uraren eta ibaien kudeaketa parte-hartzailerako erreferentziazko esperientziak garatzea, GT2-ren metodologiak eta tresnak aplikatzeko eta baliozkotzeko “Erreferentziazko Esperientziak” izeneko jarduketak garatzea; hau da, Europako hego-mendebaldeko udalerri eta eskualdeetara alda daitezkeen ekintza berritzaileak. Tresna Kutxa izeneko aplikazio praktikoa sortzea; hau da, ura eta ibai-esparruak kudeatzeko proiektuak diseinatu, ebaluatu eta sistematizatzeko tresnen eta metodologien bilduma bat GT3.
  • GT4 – Proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena Proiektuaren garapenaren barne eta kanpo ebaluazioa.
  • GT5 – Publizitatea, Informazioa, eta Kapitalizazioa Ura iraunkortasunez kudeatzeko sare bat sortzea: SUD’EAU2 GT5-ren entitateen klusterra. Komunikazio tresnak garatzea: weba, erakusketak eta newsletterra.
sudeau-objetivos

 

SUD’EAU 2-K URA KUDEATZEKO TRESNA KUTXA BAT JARRIKO DU ESKURA