HELBURUAK

SUD’EAU 2-proiektuaren helburuak zehaztu aurretik, diagnosi bat egin zen Europako hego-mendebaldean egiten ziren ur-politiken ingurumen, gizarte eta ekonomia arazoen inguruan.

Azterketa hori abiaburu harturik, ikusi zen ez zela behar adina aplikatzen Urari buruzko Esparru Zuzentaraua, ez toki mailan, ez eskualde mailan, ez baitzen metodologia eta tresna bateraturik erabiltzen eta, ondorioz, ezin ziren Zuzentarau horren ingurumen arloko helburuak lortu.

Gabezia horri konponbidea emate aldera, SUD’EAU 2-ko bazkideek proiektuaren helburu nagusia finkatu zuten; hots, Urari buruzko Esparru Zuzentaraua toki mailan eta eskualde mailan hobeki aplikatzea, ura iraunkortasunez kudeatzera eta ibai-esparruak zaintzera bideratutako ekintzak garatuz.

Hona hemen proiektuaren beste tarteko helmuga batzuk:

  • Sud’eau-ren lehen edizioan sortutako metodologiak eta tresnak aztertu eta hobetzea eta, era berean, bestelako eskualde eta hidrografia-arroetara zabaltzea.
  • Erreferentziazko jarduketa berriak garatzea bai toki mailan bai eskualde mailan, Urari buruzko Esparru Zuzentarauaren esparruari jarraikiz.
  • Proiektuaren emaitzak SUDOE esparruan zabaltzea, aplikazio berritzaileen eta utilitateen bidez zabaldu ere, baliabide hidriko alternatiboen eta ibai-esparruen kudeatzaileentzat.
  • Ura iraunkortasunez kudeatzeko entitate-sare bat eratzea, proposamenak sortzeko gaitasuna izanen duena uraren politika instituzionaletarako.
sudeau-objetivos

 

HELBURUA: TOKIKO ETA ESKUALDEKO ENTITATEAK URARI BURUZKO ESPARRU ZUZENTARAUAN ENGAIATZEA