AURKEZPENA

Ura baliabide mugatu eta zaurgarria da eta funtsezkoa da bizitzarako. Ura behar bezala kudeatzea, beraz, ezinbestekoa da gizarteek aurrera egiteko eta ingurumena zaintzeko.

Horrexegatik onetsi zuen Europar Batasunak Urari buruzko Esparru Zuzentaraua edo ur-masak bateratasunez kudeatzeko araua. Ekosistema hidrikoen kalitatea eta kopurua ziurtatzea da haren helburu nagusia, kudeaketa-estrategia berdinak ezartzeari esker: besteak beste, gida teknikoak garatzea edota gizartearen eta erakunde ofizialen parte-hartzea sustatzea urari buruzko politiketan erabakiak hartzeko.

SUD’EAU 2 europar proiektua erabat dago konprometitua aipatu Zuzentaraua toki eta eskualde mailan ezartzearekin. Ura eta ibaiak iraunkortasunez eta partaidetzan oinarriturik kudeatzeko ekimenak abian jartzea du eginkizun, eta haren lan-metodologiak emaitza hauek aurreikusten ditu:

  • Esperientziak trukatzea uraren ziklo integrala kudeatzeari buruz Europako hego-mendebaldeko eskualdeen artean, eta toki entitateen engaiamendua eta herritarren parte-hartzea azpimarratzen ditu, bereziki (GT1 jarduera).
  • Uraren eta ibaien kudeaketa integralari buruzko Jardunbide Onak identifikatu eta zabaltzea: dela europarrak, dela eskualdekoak, dela tokikoak (GT2 jarduera).
  • Jarduketa berritzaile eta nabarmenak garatzea, Erreferentziazko Esperientziak deritzenak; hau da, Europako hego-mendebaldeko udalerri eta eskualdeetara alda daitezkeen ekintza nabarmenak (GT3 jarduera).
  • Tresna Kutxa izeneko aplikazio praktikoa sortzea; hau da, ura eta ibai-esparruak kudeatzeko proiektuak diseinatu, ebaluatu eta sistematizatzeko tresnen eta metodologien bilduma bat (GT3 jarduera).
  • Ura iraunkortasunez kudeatzeko sare bat sortzea; hots, SUD’EAU2 proiektuaren entitateen klusterra (GT5 jarduera).

 

SUD’EAU 2 (2012ko azaroa – 2014ko abendua) Sud’eau proiektuari (2009ko apirila – 2011ko martxoa) etekina ateratzeko egitasmo bat da. Bi proiektuak SUDOE lurralde-lankidetzarako programaren baitan daude. Egungo edizioaren aurrekontua 1.395.420 € da eta FEDER europar funtsek % 75 finantzatu dute (Eskualde Garapeneko Europako Funtsak).

sudeau-objetivos

 

IKUSPEGI ETA ESPEKTATIBA BERRIAK SUD’EAU PROIEKTUAREN BIGARREN EDIZIORAKO