CRANA
Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroa (CRANA). Nafarroa. Espainia.  Irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, 2003an sortua, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Ingurumen arloko kultura berri bat eraikitzea da haren konpromisoa eta, era berean, nafar gizarteak iraunkortasunerantz aurrerapausoak ematea. SUD´EAU2 proiektuaren onuradun nagusia da eta, besteak beste, proiektuaren administrazio eta finantza kudeaketaz arduratzen da, bai eta egitasmoaren koordinazio orokorraz ere.
Ana Etxaleku
aetxalec@crana.org

Eva García
egarciab@crana.org
CIMA
Centro de Investigación del Medio Ambiente (CIMA). Kantabria. Espainia.

Kantabriako Gobernuko Ingurumen Kontseilariaren mendean dagoen erakunde autonomo bat da. 1991n sortu zen eta bere gain dituen alorren artean airearen, uraren eta lurzoruen kalitatea aztertzeari dagozkionak daude. Horrekin batera, ingurumen arloko argibide, heziketa eta parte-hartze publikoa.

Alfonso Peña
pena_al@medioambientecantabria.es

Pablo López
lopez_p@medioambientecantabria.es
SMEAG
Syndicat Mixte d’études et d’aménagement de la Garonne (SMEAG). Akitania. Midi-Pyrénnées. Frantzia.

SMEAG 1984an sortu zen, Garonaren Ibarrean erabateko koherentzia batez jardun beharrak bultzaturik. Erakundean bi erregio daude sartuta (Akitania eta Midi-Pyrénées), bai eta lau departamentu ere (Gironda, Lot-et-Garona, Tam eta Garona, eta Garona Garaia). Hitzarmenezko egitura politiko bat da, 15 kidek osaturik dago, eta hamabi laguneko zerbitzu tekniko bat dauka. Honatx helburu nagusiak: baliabide hidrikoen plangintza globala, ekosistema urtarren kalitatea eta mugaz gaindiko lankidetza.

Fabienne Sans
Fabienne.SANS@eptb-garonne.fr

Sylvie Rocq
sylvie.rocq@eptb-garonne.fr
PENAFIEL
Câmara Municipal de Penafiel. Iparraldea. Portugal.

Izaera publikoko entitate bat da, eta interes publikoa du eginkizun nagusi. Penafiel udalerria Iparraldeko erregioan (NUT II) eta Tâmega-n (NUT III) sarturik dago. 38 38 freguesiatan (administrazio-zatiketak) banaturik dago eta 72.129 biztanle ditu, 212,2 km²-ko lurralde-azalera batean banaturik. Penafiel, funtsean, landa-udalerria da (nekazaritza/oihangintza), turismoari begira jarria dago, azpiegitura-sare egokia du eta ondarea da azpimarratzekoa: natura, paisaiak eta gastronomia.

Jorge Alves
jorge.alves@cm-penafiel.pt

Paulo Bessa

paulo.bessa@cm-penafiel.pt

VIELHA
Vielha e Mijarango Udala. Katalunia. Espainia.

Vielha e Mijarango Udala Arango hiriburuko tokiko administrazio publikoa da. Eskualde hori Pirinioetako iparraldean kokatua dago, Kataluniak isurialde atlantikoan daukan bakarra da eta ozeano Atlantikoan itsasoratzen den Garona ibaiak zeharkatzen du. Horri gehitu behar zaio hizkuntza eta kultura berekiak dituela, eta turismo eta kultur eskaintza oso zabala dela. Proiektu honen bidez, ingurumena errespetatzen duen gizarte iraunkor bat gehitzen dugu, erreferente gisa uraren aldeko apustua egin duena. Hori guztia, lehiakorrak izaten jarraitzeko, bai eta gero eta erakargarriagoak izateko ere, bertan bizi direnentzat eta turistentzat.

Pilar Hervada
phervada@vielha-mijaran.org

Aran Nart

arannart@vielha-mijaran.org

GRANOLLERS
Granollersko Udala. Katalunia. Espainia.

Granollersko Udala Granollers udalerriko eskumenak kudeatzen dituen tokiko administrazio publikoa da. Granollers Vallès Oriental eskualdeko hiriburua da. Hiri moderno, orekatu, bizi, abegikor eta iraunkorra da. Ingurumenaren aldeko politikak sustatzen ditu eta bertako naturguneak, ezaugarriak, nortasuna eta historia zaintzeko neurriak hartu ditu. Azken urteotan Congost ibaia lehengoratzeko egitasmoak garatu dira eta, ondorioz, leheneratu egin da ekologiaren aldetik, eta gizarte-onura handiak ere lortu dira. Horrez gain, ura arduraz kudeatzeko politika bat sustatu du.

Xavier Romero

xromero@ajuntament.granollers.cat

Àngel Gonzalo
agonzalo@ajuntament.granollers.cat

EPIDOR
EPIDOR. Etablissement public Territorial du Bassin de la Dordogne, Akitania. Frantzia.

EPIDOR administrazio-organo publiko bat da, nortasun juridikoa du eta autonomia dauka finantzetan. Dordoina ibaiak zeharkaturiko sei departamentuk sortu zuten 1991n uraren eta ibaien arloan elkarrekin jarduteko. Honatx departamentuak: (Puy-de-Dôme, Cantal, Corrèze, Lot, Dordoina eta Gironda). EPIDOR erakundeak lurraldeen arteko elkarrizketa sustatzen du, eta sustatu ere parte-hartzea uraren, ibaien eta hezeguneen kudeaketa iraunkorrean, baliabide hidrikoen kudeaketa bateraturako ingeniaritzaren bitartez, Dordoina ibaiaren arro osoan. 2006tik aurrera, EPIDOR aitortua dago arro osoko baliabide hidrikoen kudeaketa orekatua eragiteko, eta EPTB frantses elkartearen kide sortzailea da.

Mélanie Ozenne
m.ozenne@eptb-dordogne.fr

David Maffre
d.maffre@eptb-dordogne.fr
ECODES
ECODES – ECOLOGÍA Y DESARROLLO Fundazioa. Aragoi. Espainia.

ECODES irabazi-asmorik gabeko erakunde independente bat da, eta garapen iraunkorraren alde dihardu dela ekonomian, dela gizartean, dela ingurumenean. Gizarte-eragile guztiekin dihardu elkarlanean, garapen iraunkorra sustatzen duten eta beharrezkoa zaigun gizarte-aldaketa ahalbidetzen duten ekintzak gauzatzeko. ECODES erakundeak ikuspegi kritiko eta berritzailea ekarri, eragin handiko erakundea izan nahi du, eta aldaketa bultzatzeko prest dauden eragileak mugiarazteko gauza ere izan nahi du, holako eragileak gero eta gehiago baitira.

Eva González

eva.gonzalez@ecodes.org

Chus Sanz
chus.sanz@ecodes.org